Seme-alabak eleaniztasunean hezi nahi dituzuen
gurasoontzat zuon udalerri mankomunitate edota kuadrillako euskara
zerbitzuak sortu duen aplikazioa duzue honako hau.
Aplikazioak bi atal nagusi ditu: bata umeena eta bestea gurasoena.
Sarrerako pantailan 7 pertsonaia aurkituko dituzu bakoitzak jolas batera eramango zaitu: Forma geometrikoak Hizkien jokoa Ikusi eta ikasi Kati katua Koloreak Pare jokoa eta Zenbakiak. Umeek gustukoen duten pertsonaia aukeratu eta jolasten duten bitartean euskara landuko dute. Jolas bakoitzak maila ezberdinak ditu.
Gurasoen atala lau zatitan banatuta dago. Hasieran umearen hizkuntza trebetasunaren garapen prozesua azaltzen da eta seme-alabak eleaniztasunean hezteak sortzen dituen hamaika kezkaren eta galderaren erantzunak jasotzen dira; bigarren zatia euskara-gaztelania hiztegi laburra da hainbat ataletan berezita eta gainera hitzak lokuzioen bidez entzun daitezke. Ondoren ariketa batzuei esker umeekin berba egiterakoan egiten ditugun akats ohikoenak zelan zuzendu behar diren ikasteko aukera dago; eta amaiera aldean zuen seme-alabekin gozatzeko jolasak eta abestiak aurkituko dituzue.
ERABILI ETA HASI EUSKARA EMATEN SEME-ALABEI

Show More >
Ku-Ku!
Loading...